Ojmarri buruz

90 urte baino gehiago daramatzagu pertsonen alde lanean. Horregatik, badakigu zein den proiektu eta bezero bakoitzaren behar jakinetara egokitzen den soluzio pertsonalizatu baten balioa.

Ojmar punta-puntako enpresa da, altzariak ixteko soluzioak garatzen eta fabrikatzen dituena. Gaur egun, nazioko merkatuko lider ez ezik, erreferentzia nabarmen ere bilakatu da nazioarteko merkatuetan.

Eskaintzen dugun zerbitzu-kontzeptua bezeroaren beharren araberako kudeaketa-ereduan datza. Hasierako ideia, merkaturatzea, garapena eta fabrikazioa biltzen ditu. 

Azken aurrerapen teknologikoak oinarri dituzten diseinu eta soluzio pertsonalizatuek balio erantsi handia ematen diete gure bezeroei.

Urteko negozio-zifraren erditik gora, esportazioari dagokio. Beste kontinente batzuetan etengabe hedatu egin gara; horren adibide dira Estatu Batuetan eta Txinan ditugun bulegoak.

Ojmarren ustez presente egotea geroz eta kalitate eta fidagarritasun handiko produktuak egitea da, behar- eta eskakizun-mailei erantzun egokia emateko. Horretarako baldintza argia hauxe da: lehiakideen artean ezberdintzea, geroz eta pertsonalizatuak diren soluzioen bidez.

Kalitate-politika

Ojmarren kulturaren giltzarrietako bat da kalitate-politika.

Kalitatea ez dago soilik ikus daitezkeen elementuetan, baizik eta behar denean. Bizitza baliagarri handia duen produktuak garatzea eta erabileraren balioa, iraunkortasuna eta funtzionalitatea giltzarri izatea da gure helburua. Ojmarren funtsezkotzat jotzen dugu prozesu eraginkorrak eta ezin hobeak izatea gure produktuen garapenean, fabrikazioan, salmentan, instalazioan, zerbitzua eta mantentze-lanetan.

Bestalde, Ojmarrek bete egiten du laneko prebentziorako, higienerako eta segurtasunerako arautegia.

ISO 9001-2000
Ojmarren produktu eta prozesuen kalitate gorena bermatze eta optimizatze aldera, kalitatea kudeatzeko sistema zabala ezarri zen 1999an, ISO 9001 eta AENOR kalitate-arauen arabera.

LGA
OJMAR sarraila sorta gehiana du Produktuen Ziurtapenerako Alemaniako Institutua (LGA) entzutetsuak igorritako kalitate-zigilua. Ziurtagiri horrek bermatzen du erresistentzia mekanikoari eta korrosioari dagozkion kalitate-estandar zorrotzenak gainditu dituztela gure sarrailek.

Gure negozioak ingurumena kalte dezaketen hondakinak sor ditzake; horren jakitun gara. Horregatik, lehentasuna ematen diogu erabilitako materialak birziklatzeari.

Azkenaldian ekologia terminoa modan dagoen arren, guk betidanik izan dugu inguratzen gaituenarekiko errespetua.

ISO 14001
Ingurumena kudeatzeko nazioarteko arauari jarraiki, ISO 14001 ziurtapena ere badu Ojmarrek. Ziurtapen horrek ingurumena kudeatzeko sistema batek nazioartean bete beharreko baldintzak ezartzen ditu.

ISO 9001-2000
ISO 90010
DESKARGATU
ISO 14001
ISO 14001
DESKARGATU

Unión Europea

FONDO EUROPEO DE DESARROLLO REGIONAL 
UNA MANERA DE HACER EUROPA  

La empresa OJMAR. ha participado en la Feria de mueble de oficina ORGATEC edición 2018 celebrada en Alemania, y ha contado con el apoyo de ICEX, así como con la cofinanciación de Fondos europeos FEDER, habiendo contribuido según la medida de los mismos, al crecimiento económico de esta empresa, su región y de España en su conjunto.

I+G+B

Sormenaz beteriko ibilbideari leial –80 patente baino gehiago ditu mundu osoan–, Ojmarrek etengabeko ahalegina egiten du gure bezeroei soluzio berriak eta balioa eskaintzeko.

Ojmarren, beti zalantzan jartzen ditugu dauden produktu eta zerbitzuak. Gure ustez, horixe bera da berrikuntza. Sormena sustatzen dugu eta ideia berriez baliatzen gara, gure bezeroei balio erantsia emango dien abantaila bereizgarria eskuratzeko.

Eskakizun teknologikoak geroz eta altuagoak direnez, erronka horri aurre egiteko aktiboki parte hartzen du Euskadiko Zentro Teknologikoetan. Gainera, teknologikoki elkartutako AEBetako eta Europako enpresekin elkarlanean dihardu.

Lankidetza horren fruitu, proiektu teknologiko eta berritzaileak gauzatu ditugu hainbat programen babespean (hala nola CDTI eta PROFIT).

PLATRÓNICA
PLATRÓNICA proiektua –sarrailetarako plaka elektronikoa garatzea– Industria, Energia eta Turismo Ministerioak kofinantzatu du, 2013-2016 aldirako Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikorako Plan Nazionalaren barruan.


 
Espediente zenbakia:  TSI-100103-2014-37

Proiektuaren izenburua:  SARRAILA ELEKTROMEKANIKOETARAKO PLATAFORMA ELEKTRONIKOA

HAZITEK - ENPRESA I+G BULTZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA
ZE-2018/00008 - DESARROLLO DE PRODUCTOS INTELIGENTES MEDIANTE LA INVESTIGACIÓN DE LA INTEGRACIÓN DE NUEVAS CAPACIDADES ELECTRÓNICAS proiektua.

Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2014-2020 Eskualde Garapenerako Europar Guntsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa.

HISTORIA

90 urte baino gehiagoko eskarmentua gure bezeroen zerbitzura.

1919
Francisco Ojanguren eta Basilio Marcaide elkartu egin ziren, OJMAR-en oinarriak ezarriz.

1928
Ojmar eratu zen erantzukizun mugatuko sozietate gisa, Eibarren (Gipuzkoa). Armagintzan ziharduen.

1945
Ojmar sozietate anonimo (S.A.) bilakatu zen. Sarrailak eta morroiloak fabrikatzeari ekin zion.

1955 - 1970
Epealdi horretan, auto, kamioi eta motorretarako sarrailen fabrikazioan espezialista bihurtu zen Ojmar.

1970 – 1998
Automozioaren sektoreko krisiaren ondoren, altzariak ixteko sarraila eta sistema linea berria garatu zuen Ojmarrek. Garai horretan, Ojmar izugarri hazi zen eta mundu osoko 40 herrialdetan saltzen zuen.

1998 
Elgoibarko planta berrira lekualdatu zen Ojmar. Aldaketa horrek kudeaketa-etapa berriaren hasiera izan zen aldaketa hori. Izan ere, Ojmar 2000 Plan Estrategikoa eta EFQM Eredua diseinatu eta ezarri zeren erabateko kalitatearen kudeaketaren erreferentzia gisa.

Era berean, Ojmarrek abiarazitako dibertsifikazio- eta garapen-politikaren esparruan, sarraila mekaniko eta elektronikoen beste linea bat merkaturatu zen kirol-instalazio eta ekipamendu komertzialetarako.

2008
Epealdi horretan, 2006tik aurrera ematen ari zen belaunaldi-aldaketa finkatu zuen Ojmarrek.

Plan Estrategiko berriaren esparruan, Ojmarrek ekintza berriak garatu eta abiarazi zituen, gaur egun enpresaren giltzarriak direnak bultzatzeko: giza taldea, produktuen berrikuntza eta garapena, gaitasun produktiboa eta garapenerako gaitasuna, nazioarteko hedapena eta Ojmar markaren irudia.

Helburu horien ildotik, hiru negozio-ardatz zituen estrategia komertziala diseinatu zen: Altzariak, Ekipamendua eta Banaketa.

ETENGABEKO LANAREN ETA KUDEAKETA KORPORATIBOKO JARRAIBIDE EGOKIENAK HARTZEKO ARDURAREN FRUITU, HAINBAT INSTITUZIO ETA ERAKUNDEK OJMARREN AHALEGINA SARITU DUTE.

Toribio Etxeberria

TORIBIO ETXEBERRIA SARIA
Sormen eta Berrikuntza Teknologikoa enpresan: lehenengo saria jaso zuen 1999an, sarraila elektronikoa garatzeagatik.

GIPUZKOAKO GANBERAREN SARIA

GIPUZKOAKO GANBERAREN SARIA
Enpresa-lanagatik eta gure komunitatearen aberastasunari egindako ekarpenagatik, 2003.